Garraio sektoreko langileak egoera larrian daudela gogorarazi du LABek
Gipuzkoako salgaien garraio enpresa handienetakoan, herriko San Jose Lopezen, hauteskunde sindikalak egin ondoren, sektoreari buruzko hausnarketa plazaratu du LAB sindikatuak: “Garraio sektoreko langileak egoera larrian daude!”. Aste honetan egin dituzte hauteskunde sindikalak San Jose Lopezen. LABek gehiengoa eskuratu du berriro. Aurretik sei delegatu zituen, ELAk bi eta CCOOk bat. Orain LABek zortzi delegatu izango ditu eta ELAk bat. Datu horiek ezagutaraztearekin batera, krisiaz hitz egin du LABek. Sindikatutik gogorarazi dutenez, azkeneko hiru urteetan krisiaren eragina nabarmena izan da inguruan, enpresa handienetan nabaritu da, kaleratzeak egon dira eta enpresa handiak itxi dituzte. Baina garraio sektorean krisia haratago joan da, LABen ustez: “Sektoreko enpresa handienek langileon erantzukizunez sortu ez den krisi egoera bailatu dute, eta sektorea ikaragarri aldatu dute”. LABek jakinarazi duenez, baldintza duinetan lan egiten zuen eskua, lan esku prekarioagatik ordezkatu dute; erregulazio txostenak aurkezten zituzten bitartean, autonomoak ugaritu dira (2bereziki, autonomo faltsuak”), eta langileak baldintzak kaskarrak onartzera behartuta daude, “bestelako alternatibarik gabe”. Hori guztia administrazio publikoen babesarekin eman dela salatu du LABek. Erregaien prezioa Bestalde, erregaien prezioen gorakada izan du hizpide LABek, eta bi kolektibori eragingo diela gogorarazi: “Autonomoei, gastuak asko igo zaizkielako; eta garraio enpresa handiei, lan eskua merkatzeko aitzakia dutelako horrekin”. LABek administrazio publikoen arduragabekeria salatu du: «Kolokan [...]
Gipuzkoako salgaien garraio enpresa handienetakoan, herriko San Jose Lopezen, hauteskunde sindikalak egin ondoren, sektoreari buruzko hausnarketa plazaratu du LAB sindikatuak: “Garraio sektoreko langileak egoera larrian daude!”.
Aste honetan egin dituzte hauteskunde sindikalak San Jose Lopezen. LABek gehiengoa eskuratu du berriro. Aurretik sei delegatu zituen, ELAk bi eta CCOOk bat. Orain LABek zortzi delegatu izango ditu eta ELAk bat. Datu horiek ezagutaraztearekin batera, krisiaz hitz egin du LABek.
Sindikatutik gogorarazi dutenez, azkeneko hiru urteetan krisiaren eragina nabarmena izan da inguruan, enpresa handienetan nabaritu da, kaleratzeak egon dira eta enpresa handiak itxi dituzte. Baina garraio sektorean krisia haratago joan da, LABen ustez: “Sektoreko enpresa handienek langileon erantzukizunez sortu ez den krisi egoera bailatu dute, eta sektorea ikaragarri aldatu dute”.
LABek jakinarazi duenez, baldintza duinetan lan egiten zuen eskua, lan esku prekarioagatik ordezkatu dute; erregulazio txostenak aurkezten zituzten bitartean, autonomoak ugaritu dira (2bereziki, autonomo faltsuak”), eta langileak baldintzak kaskarrak onartzera behartuta daude, “bestelako alternatibarik gabe”. Hori guztia administrazio publikoen babesarekin eman dela salatu du LABek.
Erregaien prezioa
Bestalde, erregaien prezioen gorakada izan du hizpide LABek, eta bi kolektibori eragingo diela gogorarazi: “Autonomoei, gastuak asko igo zaizkielako; eta garraio enpresa handiei, lan eskua merkatzeko aitzakia dutelako horrekin”.
LABek administrazio publikoen arduragabekeria salatu du: «Kolokan dago eskualdean, Bidasoaldean bereziki, oso garrantzitsua den sektorea».