Ezker abertzaleak begirunea eskatu dio PSE-EEri
“Beren jabearen ahotsa” izateari uzteko eskatu dio ezker abertzaleak Pasaiako PSE-EEri. Pasaiako PSE-EEk Miguel Buenek Portuaren kudeaketan egindakoen defentsan esandakoak eta gobernu taldearen kontra adierazitakoak erantzun ditu ezker aber...
“Beren jabearen ahotsa” izateari uzteko eskatu dio ezker abertzaleak Pasaiako PSE-EEri. Pasaiako PSE-EEk Miguel Buenek Portuaren kudeaketan egindakoen defentsan esandakoak eta gobernu taldearen kontra adierazitakoak erantzun ditu ezker abertzaleak, eta begirunea eskatu dio PSE-EEri: “begirunea erabakitzeko eskubideari, eta gu guztion Udalaren eskumenei”, esan dute. Zentzu horretan, herritarrei erabakietan parte hartzeko aukera ematen jarraituko dutela esan du ezker abertzaleak eta “sozialisten kudeaketa ezin okerragoaren ondorioz enkistatutako arazoak, lonja eta Ondartxo kasu, kopontzeko lanean” jarraituko dutela esan dute.
Kaiko Herrera
Portuko Herrerarekin Pasaiako PSE-EEk azken urteotan mantendu duen jarrera gogor kritikatu du, baita ere, ezker abertzaleak. 2007ko hauteskundetan defendatu zutena gogorarazi diete, oraingo beren jarrerekin alderatzeko: “2007an Gomezek eta Buenek Herrera berriro urbanizatzearen alde agertu ziren, eta Madrazo kritikatu zuten, Herreran babestutako 800 etxebizitzen eraikuntza proposatzeagatik. Gaur egun Buenen eta Gomezen apustua Herreran 1200 etxebizitzen eraikuntza bultzatzea da, zoru publikoarekin espekulatuz, kanpo kaia finantzatzeko gainbalioak lortzeko helburuz”.