Euskararen Plan Estrategikorako bilerak gaur eta bihar
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa prestatzen dihardu Udalak, eta plana osatzeko bilerak egiten ari dira barruti guztietan herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Gaur, Antxoko kultur etxean da bilera (hilak 22), 19:00etatik 21:00etar...
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa prestatzen dihardu Udalak, eta plana osatzeko bilerak egiten ari dira barruti guztietan herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Gaur, Antxoko kultur etxean da bilera (hilak 22), 19:00etatik 21:00etara eta bihar bi bilera egingo dituzte: merkatariekin bilduko dira lehenik, Trintxerpeko Alkateordetzan, 14:30etik 16:30era; herritar orori irekia da arratsean San Pedroko Udal Aretoan 19:00etatik 21:00etara egingo duten bilera.