‘Errautsak’ euskarazko antzezlana larunbatean Mendi Zolanen
Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta bere 40. urteurrenaren harira, Hendaiako Ikastolak Petit Théâtre de Pain taldearen Errautsak antzezlana antolatu du martxoaren 26an, larunbatean. Emanaldia Mendi Zolan kultur gunean izanen da, 20:30ean (et...
Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta bere 40. urteurrenaren harira, Hendaiako Ikastolak Petit Théâtre de Pain taldearen Errautsak antzezlana antolatu du martxoaren 26an, larunbatean. Emanaldia Mendi Zolan kultur gunean izanen da, 20:30ean (eta ez Merkatu Zaharrean, 19:00etan, hilabeteko egitarauan ageri den bezala).
Ximun Fuchsek zuzenduriko antzezlan honek euskarazko antzerki-sorkuntzen sustatzeko xedea duen Donostia Saria jaso berri du. Obrari buruzko informazio gehiago honako webgunean aurki daiteke.
Sinopsia: Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.