Zea Mays eta Naut larunbatean Psilocybenean
Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Denboraldia hasi zutenetik kontzertuak eskaintzen dituzte ostiral eta larunbatero eta asteburu honetan ere, punta-puntako artistak izango dira ...
Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Denboraldia hasi zutenetik kontzertuak eskaintzen dituzte ostiral eta larunbatero eta asteburu honetan ere, punta-puntako artistak izango dira Hondarribian. Ostiralean Dom Mariani australiarrak batetik, eta Screaming Targets euskaldunek bestetik, power pop proposamenak hurbilduko dituzte aretora.
Modan dagoean Zea Mays talde bilbotarrak azken diska aurkeztuko du Hondarribian ere. Kontzertua larunbatean gaueko 22:00etatik aurrera izango da musika aretoan. Gainera, Psilocybeneako Naut talde gazteak diska berriaren aurkezpenaren kontzertua eskainiko du talde bilbotarraren aurretik. Aurki kaleratuko du Nautek diska berria.