‘AMA berripapera’-n, Musikaste landu dute
Asteburura begira, klake ikastaroa antolatu du Errenteria-Oreretan, Gipuzkoako Profesionalen Dantza Elkarteak. Ikastaroa hiru egunetan izango da Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta gaur hasiko da, 19:00etan, goi mailako ikasleekin. Klaseak ordu eta erd...
Asteburura begira, klake ikastaroa antolatu du Errenteria-Oreretan, Gipuzkoako Profesionalen Dantza Elkarteak. Ikastaroa hiru egunetan izango da Udal Musika eta Dantza Eskolan, eta gaur hasiko da, 19:00etan, goi mailako ikasleekin. Klaseak ordu eta erdi inguru iraungo du. Bihar, berriz, goizez eta arratsaldez (11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era) izango dira eskolak erdi mailako ikasleentzat. Igandean, azkenik, hasi berriak diren ikasleek parte hartuko dute 10:30etik 12:00etara eta jarraian, 12:15etik 13:45era.
Ikastaroa Sharon Lavi Tapeplas konpainiako zuzendari eta koreografoak emango du. Lavi Hego Amerika eta Israel artean hazi zen errumaniar jatorriko familia batean, eta dantza, musika eta antzerkia ikasi zituen. Dantza estilo ezberdinak ezagutu ostean klakean espezializatu zen.