Gastronomi jardunaldietarako leku guztiak bete dira
Irun dastatu ekimenaren barnean heldu diren bi asteetan La Salle eta Irungo Atsegiña elkarte gastronomikoetan egitekoak diren Irungo sukaldeak goiburuko sukaldaritza ikastaroetarako ez da lekurik geratzen. Hala jakinarazi du Udalak. Asko dira tailerre...
Irun dastatu ekimenaren barnean heldu diren bi asteetan La Salle eta Irungo Atsegiña elkarte gastronomikoetan egitekoak diren Irungo sukaldeak goiburuko sukaldaritza ikastaroetarako ez da lekurik geratzen. Hala jakinarazi du Udalak. Asko dira tailerretan izena emateko interesa agertu direnak; hainbeste, pertsona bakoitzaren izenemateko aukera ikastaro bakarrera mugatu behar izan dutelarik. Hala ere, lekuak azkar agortu dira.
Irungo sukaldeek Irungo gastronomiari bultzada ematea dute helburu, eta horretarako hiriko sukaldari ezagunek parte hartuko dute (Iñigo Lavado, Inaxio Muguruza, Felix Manso, Iñaki Hernandez…). Lehen aldi honetarako bi osagai nagusi aukeratu dituzte: bakailaoa eta txokolatea.
Ikastaro bakoitzean lehen platera, bigarrena eta postrea prestatuko dituzte, eta ondoren egindakoa dastatzeko aukera izango da. Heldu den asteko jardunaldiak La Salle elkartean izango dira: asteartean, Iñigo Lavado eta Julio Rebolleda sukaldariekin; eta ostegunean, Inaxio Muguruza eta Felix Mansoren eskutik.