Javier Jacintok Pasaian estreinatuko du bere azken opera
Operaren zaleek luxuzko aukera dute etzi (Hilak 26) Trintxerpen. Javier Jacinto orkestra zuzendari eta musikagile pasaitarrak jaioterria aukeratu du bere azken lanaren estreinaldirako. Bihar, 20:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan ikus ahal i...
Operaren zaleek luxuzko aukera dute etzi (Hilak 26) Trintxerpen. Javier Jacinto orkestra zuzendari eta musikagile pasaitarrak jaioterria aukeratu du bere azken lanaren estreinaldirako. Bihar, 20:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan ikus ahal izango da bere azken lana.
A bordo de aquel barco izenburua du Jacintok sortutako azken opera. Patuaren gaineko hausnarketa plazaratzen du operak, itsasontziak bizitzaren bidaia iradokitzen duelarik.
Enrique Santiago, zuzendari eszenikoa
Operaren zuzendaritza eszenikoa Enrique Santiago pasaitarrak gidatu du, eta abeslarien prestakuntza, Almudena Ortegak eta Josu Okiñenak gidatu dute.
Abesten, Saioa Sarobe, Igor Peral, Ainara Roda eta Abynaguara Graffiño ariko dira. Pianoa Gonzalo Trevijanok joko du eta arpa Ana Artetxek.
Ibilbide oparoa
Oso ibilbide emankorrra du Javier Jacinto musikagile eta orkestra zuzendari pasaitarrak. 200dik gora lan sortu ditu eta bost kontinentetan estreinatu ditu bere lanak. Bi opera, sinfonia bat, orkestrarako hamaika lan, ganbera musika nahiz bakarlarientzakoa… Aurten, besteak beste, Floridan, San Frantziskon, Buenos Airesen, Montevideon, Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Turinen estreinatuko dituzten beren obrak.