Miguel Buen, zerrendaburu
Miguel Buen izango da datozen hauteskundetako Bidasoa-Oiartzungo kandidaturako zerrendaburua. Bidasoko eskualdetik, Buenekin batera, Maite Cruzado egungo Irungo zinegotzia eta Iosu Alvarez, Hondarribiko bozeramailea zerrendako bigarren eta bostgarren h...
Miguel Buen izango da datozen hauteskundetako Bidasoa-Oiartzungo kandidaturako zerrendaburua. Bidasoko eskualdetik, Buenekin batera, Maite Cruzado egungo Irungo zinegotzia eta Iosu Alvarez, Hondarribiko bozeramailea zerrendako bigarren eta bostgarren hautagaiak dira. Sozialisten zerrenda ondorengoek osatzen dute: Miguel Buen, Maite Cruzado, Lore Suarez, Mikel Antxon Arrizabalaga, Iosu Alvarez, Maria Angeles Machin, Azahara Dominguez, Jesus Oficialdegui, Jose Angel Rodriguez, Antonia Juez eta Belen Sierra.
Gipuzkoak aurrera egiteko ondorengo proiektuen alde azaldu dira: Abiadura Handiko Trena, Pasaiko Kanpo Kaia eta Lezo-Gaintxurizketako Plataforma logistikoa. Gainera, egungo gobernua kritikatu dute, atzera begira lan egiten ari direla salatuz. «Gipuzkoako modernizazioan lan egin behar dugu, etorkizunari begira, eta iraganeko eztabaidak ahaztuta», azaldu du Buenek.