Sun magoak ‘Sunkers’ aurkeztuko du larunbatean Amaian
Sun magoak Sunkers ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, martxoaren 26an, Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan. Koreografia, soinua, argiztapena eta piroteknia erabiltzen ditu Sunek bere azken lanean.Ikuskizun honek orain arteko emanaldi guztietan arrakast...
Sun magoak Sunkers ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean, martxoaren 26an, Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan. Koreografia, soinua, argiztapena eta piroteknia erabiltzen ditu Sunek bere azken lanean.Ikuskizun honek orain arteko emanaldi guztietan arrakasta izan du, berritzailea eta kalitate handikoa izateagatik.
Hamar urteko lanaldiaren ondoren, goi mailako eta efektismo handiko emanaldiak prestatzen ditu Sun magoak. Arloko jaialdi askotan parte hartu izan du, eta ikuskizunen zaleen artean oso ezaguna da, besteak beste, telebistan maiz agertu delako.