Artikutzako mina trenera bisitak, igandean eta 17an
Artikutzako mina trena ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Artikutza Natura taldeak igande honetarako (euskaraz) eta hilaren 17rako (gaztelaniaz). Oinez egingo dituzte 6,5 kilometroko ibilaldiak, sarrera gisa diapositiba aurkezpen bat ikusi ondore...
Artikutzako mina trena ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Artikutza Natura taldeak igande honetarako (euskaraz) eta hilaren 17rako (gaztelaniaz). Oinez egingo dituzte 6,5 kilometroko ibilaldiak, sarrera gisa diapositiba aurkezpen bat ikusi ondoren. 1905ean eraikitako plano inklinatu hidraulikoa bisitatuko dute, horren aurreko idi trenaren bidetik. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: www.donostia-artikutza.org; artikutzanatura[abildua]donostia.org, eta 609 72 02 64.