Hondarribia garaile Pasaian
San Pedroko III. Traineru jaitsieran 19 traineruk parte hartu zuten larunbatean eta Hondarribiko A ontziak lehen postua eskuratu zuen. 19:31:95 denbora egin zuten hondarribiarrek eta San Pedro izan zen bigarren 2 segundutara, eta San Juan A hirugarren ...
San Pedroko III. Traineru jaitsieran 19 traineruk parte hartu zuten larunbatean eta Hondarribiko A ontziak lehen postua eskuratu zuen. 19:31:95 denbora egin zuten hondarribiarrek eta San Pedro izan zen bigarren 2 segundutara, eta San Juan A hirugarren 7 segundutara. Hondarribiarrak azken ziabogan 3 segundu atzetik zeuden baina izugarrizko azken luzea egin zuten eta San Pedrori 9 segundu eta San Juaneri 7 segundu atera zizkien.
Hondarribiko bigarren traineruak lehenengo ziabogan espaldekoa puskatu zuten eta 3. ziabogan segundu asko galdu zituzten, 16. postuan bukatu zuten. Nesken traineruari dagokionez ez zuten aurkaririk izan eta entrenamendu testa egin zuten. Bestalde, atzo Legutianon Euskadiko aulki mugikorreko IV. Jardunaldia bertan behera gelditu zen haize handia zegoelako.