Oiarpeko pilotariek ezin izan dute Gipuzkoako trinkete lehia irabazi
Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalean, hiru partidetatik hirurak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Ondorioz, txapeldunordeak dira jokatutako hiru mailetan. Kadeteetan, Andoni Floresek eta Xapi Azpirozek 23-40 galdu zuten Urnietaren kontra. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 5-40 galdu zuten Astigarragako Barandiaran eta Gurutzalderen kontra. Helduen Bigarren Mailan, azkenik, Aitor Odriozolak eta Antton Aranburuk 32-40 galdu zuten Orioren kontra. Urretxu, Zizur eta Matiena Urretxuko Banakako Txapelketan, Zizuko Lau T’erdiko Txapelketan eta Matienako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak. Urretxun (Gipuzkoa), Ander Imazek 18-2 irabazi dio Iruñeako Larraiari. Zizurren (Nafarroa), Oiarpeko Imanol Ugaldek 3-16 galdu zuen Alberdiren kontra. Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia), azkenik, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 18-8 irabazi zieten Usansoloko Sedanori eta Ruizi, kadeteetan. Eta gazteetan, Aristimuñok eta Ander Imazek 18-0ko garaipena eskuratu zuten, Guaresti eta Lejarretaren kontrako partidan.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalean, hiru partidetatik hirurak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Ondorioz, txapeldunordeak dira jokatutako hiru mailetan.
Kadeteetan, Andoni Floresek eta Xapi Azpirozek 23-40 galdu zuten Urnietaren kontra. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 5-40 galdu zuten Astigarragako Barandiaran eta Gurutzalderen kontra. Helduen Bigarren Mailan, azkenik, Aitor Odriozolak eta Antton Aranburuk 32-40 galdu zuten Orioren kontra.
Urretxu, Zizur eta Matiena
Urretxuko Banakako Txapelketan, Zizuko Lau T’erdiko Txapelketan eta Matienako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak.
Urretxun (Gipuzkoa), Ander Imazek 18-2 irabazi dio Iruñeako Larraiari.
Zizurren (Nafarroa), Oiarpeko Imanol Ugaldek 3-16 galdu zuen Alberdiren kontra.
Matienako Txapelketan (Abadiño, Bizkaia), azkenik, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 18-8 irabazi zieten Usansoloko Sedanori eta Ruizi, kadeteetan. Eta gazteetan, Aristimuñok eta Ander Imazek 18-0ko garaipena eskuratu zuten, Guaresti eta Lejarretaren kontrako partidan.