Realeko bazkideen %15,3 Oarsoaldekoak eta Bidasokoak dira
Realak egun dituen bazkideen berri eman du. Denera 25.469 bazkide ditu Realak, eta horietatik 2.899 Oarsoaldekoak dira (%11,3) eta 992 Bidasokoak (%4). Donostiako bazkideen atzetik (11.851 dira, %46,5), bigarren postuan daude bi eskualdeak futbol taldeko bazkideen zerrendan.