Abuztuaren 21ean jokatuko da Pasaian San Miguel Ligaren barruko estropada
Aurtengo San Miguel Ligak badu egutegia. Lehengo larunbatean onartu zuten, TKE Ligako bazkideek Bermeon egin zuten hirugarren Batzar Orokorrean. Ekainean hasiko da Liga, Bordelen egingo duten erakustaldi estropadarekin. Lehengo estropada puntuagarria, ...
Aurtengo San Miguel Ligak badu egutegia. Lehengo larunbatean onartu zuten, TKE Ligako bazkideek Bermeon egin zuten hirugarren Batzar Orokorrean. Ekainean hasiko da Liga, Bordelen egingo duten erakustaldi estropadarekin. Lehengo estropada puntuagarria, baina, hurrengo egunean izango da, ekainaren 19an, Bordelen.
Sanpedrotarra Arraun Klubak antolatutako estropada uztailaren 23an jokatuko da, baina Donostian. Pasai Donibane Koxtapek antolatutakoa berriz, abuztuaren 21ean izango da. Badian jokatuko da II. Iberdrola Bandera. Biak estropada puntuagarriak dira.
Emakumeen Liga
Egutegiaz gain denboraldirako aurrekontua onartu zuten lehengo larunbatean. 700.000 euroko aurrekontua onartu dute, sariak barne. Estropadetako babesleen bidez, 500.000 euro biltzea espero du TKEk.
Askoz ere aurrekontu murritzagoa du Emakumeen Ligak, baina estutasun ekonomikoekin bada ere, aurten Emakumezkoen Liga lehiatuko da hirugarrenez. Euskotrenenek babestuko du eta Bizkaia, Kantabria, Galizia eta Gipuzkoa izango dira lehian. Aurreko urteetan estropada bakoitzean emakumeei ematen zieten dirua ez da izango aurten, eta Liga bukaeran 20.0000 euro jasoko dute, sailkapenean lortutako postuaren arabera banatzeko. Egutegia osorik ikustekoa: http://www.ligasanmiguel.com/calendario/index.php?id=eu