Trintxerpek galdu du Hondarribiren kontra
Bi golen aldearekin irabazi dio Hondarribik Trintxerperi. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, sailkapenean elkarren segidan baitabiltza azken asteetan. Orain, Hondarribiak hartu dio aurre Trintxerperi. 33 punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan di...
Bi golen aldearekin irabazi dio Hondarribik Trintxerperi. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, sailkapenean elkarren segidan baitabiltza azken asteetan. Orain, Hondarribiak hartu dio aurre Trintxerperi. 33 punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan dira, eta puntu bat gutxiagorekin, 32 punturekin, hamabigarrenak dira zuri-urdinak. Hurrengo partida, larunbatean dute Trintxerpekoek, Berioren kontra, Don Boscon. Trintxerperen atzetik da Berio, 31 punturekin.