Astirik ez, ikerketa batzordearen ondorioak aztertzeko
Errenteriako Udaleko lau jazarpen kasuak aztertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzea erabaki zuen Udalbatzak, eta horretan ari dira. Hala ere, hauteskundeen harira, ezker abertzaleak ez du uste denborarik emango duenik ikerketa batzordetik ateratako ondorioak aztertzeko. Hori, gainera, udal gobernuaren estrategiatzat jo dute gaur egindako agerraldian Karlos Murua eta Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziek. Ikerketa batzordearen prozedurari begiratu diote ondorio horretara iristeko. 2009ko urriaren 22an egin zuten gai horri buruzko lehenengo udalbatzarra, ezohikoa. Bertan, Udaleko langile ohien lan jazarpenen ardura politikoak eta teknikoak argituko zituen ikerketa batzordea eratzea eskatu zuten. Urtebete beranduago arte, baina, ez zen batzordea sortu ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak ez zirelako aurrera atera. Pixkanaka langileei arrazoia ematen zieten epai berriak azaltzen joan ziren, eta azkenean, irailaren 17an aurkeztutako mozioa bideratzea lortu zen. Urriaren 29ko osoko bilkuran erabaki zen ikerketa batzordea eratzea, haren izaera, egitura eta konposizioarekin batera. Azaroaren 24an, osoko bilkurak hartutako erabakia gauzatzeko dekretua sinatu zuen Juan Carlos Merino alkateak; “hori bai, hilabete beranduago”. Batzordearen lehenengo bilera egiteko deialdia, berriz, ez zuten abenduaren 17ra arte jaso, eta orduan ere ez zen gauzatu. Urtarrilaren 14ra atzeratu zen. Orain arte sei bilkura egin dituztela jakinarazi dute, baina lau espedienteetatik bakarra bukatzeko denbora soilik izan dutela. Beste arazoak Ezker abertzaleak [...]
Errenteriako Udaleko lau jazarpen kasuak aztertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzea erabaki zuen Udalbatzak, eta horretan ari dira. Hala ere, hauteskundeen harira, ezker abertzaleak ez du uste denborarik emango duenik ikerketa batzordetik ateratako ondorioak aztertzeko.
Hori, gainera, udal gobernuaren estrategiatzat jo dute gaur egindako agerraldian Karlos Murua eta Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziek. Ikerketa batzordearen prozedurari begiratu diote ondorio horretara iristeko.
2009ko urriaren 22an egin zuten gai horri buruzko lehenengo udalbatzarra, ezohikoa. Bertan, Udaleko langile ohien lan jazarpenen ardura politikoak eta teknikoak argituko zituen ikerketa batzordea eratzea eskatu zuten. Urtebete beranduago arte, baina, ez zen batzordea sortu ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak ez zirelako aurrera atera.
Pixkanaka langileei arrazoia ematen zieten epai berriak azaltzen joan ziren, eta azkenean, irailaren 17an aurkeztutako mozioa bideratzea lortu zen. Urriaren 29ko osoko bilkuran erabaki zen ikerketa batzordea eratzea, haren izaera, egitura eta konposizioarekin batera.
Azaroaren 24an, osoko bilkurak hartutako erabakia gauzatzeko dekretua sinatu zuen Juan Carlos Merino alkateak; “hori bai, hilabete beranduago”. Batzordearen lehenengo bilera egiteko deialdia, berriz, ez zuten abenduaren 17ra arte jaso, eta orduan ere ez zen gauzatu. Urtarrilaren 14ra atzeratu zen.
Orain arte sei bilkura egin dituztela jakinarazi dute, baina lau espedienteetatik bakarra bukatzeko denbora soilik izan dutela.
Beste arazoak
Ezker abertzaleak eskaera batzuk ere egin ditu batzordearen alorrean, baina “gehiago ez atzeratzeko”, gogoz kontra utzi behar izan dituztela adierazi dute. Esate baterako, presidentea udal gobernuak aukeratzea —eurek oposizioko talde bateko zinegotzia izatea eskatzen zuten—.
Beste eskaera bat idazkariaren postuari buruzkoa izan zen. Udalbatzak erabaki zuen Giza Baliabideetako arduraduna izango zela batzordeko idazkaria, baina “lehen egunetik” postu hori udal langile batek bete zuela salatu du Muruak: “Hori ere onartu genuen”.
Urtarrilean, baina, idazkariak kargua utzi zuen, “eta martxoaren 4ko bileran oraindik ez zuten ordezkorik izendatu”, azaldu du Muruak. Horrenbestez, bilera hori ere bertan behera utzi behar izan zuten. Azkenean, martxoaren 25ean izendatu zuten idazkari Giza Baliabideetako arduraduna.
Muruaren arabera, baina, bilera egitekoak zirenean batzordeko presidentea etorri zitzaien esanez “alkateak agindu ziola idazkariari bere tokitik ez mugitzeko”.
Ezker abertzaleko kideek esan dute saiatuko direla ahalik eta lasterren ondorioak bildu eta udalbatzarrera eramaten, baina zaila dela berretsi dute, “ez dute gauzak argitzeko asmorik”.