Donibane Majestik-ek irabazten ekin dio Gipuzkoako Kopari
Kopako bigarren partida larunbatean jokatuko dute, Donibaneko kiroldegian, 18:30ean, Usurbilen kontra Garaipen sendoa lortu zuen lehengo asteburuan Donibane Majestik-ek. 23-32 irabazi zion Beasaingo B.K.L Eskubaloia taldeari. Partidaren hastapenetatik ...
Kopako bigarren partida larunbatean jokatuko dute, Donibaneko kiroldegian, 18:30ean, Usurbilen kontra
Garaipen sendoa lortu zuen lehengo asteburuan Donibane Majestik-ek. 23-32 irabazi zion Beasaingo B.K.L Eskubaloia taldeari. Partidaren hastapenetatik aurreratu ziren arrosak markagailuan. Bosgarren minuturako sei golen aldea zuten. Primeran aritu ziren erasoan, eta atezainek ere geldialdi politak egin zituzten. Horri eskerrak, atsedenaldirako 13-17 irakur zitekeen markagailuan..
Partidaren bigarren erdian, defentsa sendoa egin zuten eta kontraeraso azkarrak eta bederatzi gol gehiagoren aldea lotu zuten.
Gipuzkoako Koparen barruko bigarren partida etzi dute, etxean, Usurbilen kontra, 18:30etik aurrera.