Euskararen erabilera plana osatzeko bileren bigarren txanda abiatzear da
Udala lantzen ari den Euskararen Plan Estrategikoa eratzeko bileren lehen txanda bukatu berri da, eta «momentuz bai Udala, bai parte hartzaileak gustura agertu dira emaitzarekin». Datozen hamar urteetan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko den plana da orain diseinatzen ari direna, eta herritarren parte hartzearekin ari dira plana osatzen, haien ekarpenak jasoz. Orain arte bost bilera egin dituzte: Donibanen, Trintxerpen, Antxon eta San Pedron egin dituzte bilerak, eta horiez gain, beste saio bat egin dute merkatarien ordezkariekin. Lehen bost bileretan parte hartzaile bakoitzak euskararekiko bere bizipenak eta sentipenak partekatu ditu eta, horrekin batera, barrutiko egoeraren lehen azterketa egin dute. Bost bilera horiek eginda bukatutzat eman dute bileren lehen fasea. Erdaldunen parte hartzea Udaletik jakinarazi dutenez, bileretako parte hartzaile gehienak elebidunak izan dira, baina euskara ez dakiten edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek ere parte hartu dutela zehaztu dute. Udala pozik agertu da horrekin, «plana arrakastatsua izateko ezinbestekoa baita Pasaian bizi diren guztien iritziak eta ikuspegiak ezagutzea». Bost lan saioetan, elkarteetako ordezkariek, irakasleek, gurasoek, elkarteetako eta lan-munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta udal langileek hartu dute parte, baita beren kabuz bileretara bildu diren herritarrak ere. Bigarren lan saioak datozen bi asteetarako deitu ditu Udalak. Lan saio hauetan, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko [...]
Udala lantzen ari den Euskararen Plan Estrategikoa eratzeko bileren lehen txanda bukatu berri da, eta «momentuz bai Udala, bai parte hartzaileak gustura agertu dira emaitzarekin».
Datozen hamar urteetan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko den plana da orain diseinatzen ari direna, eta herritarren parte hartzearekin ari dira plana osatzen, haien ekarpenak jasoz.
Orain arte bost bilera egin dituzte: Donibanen, Trintxerpen, Antxon eta San Pedron egin dituzte bilerak, eta horiez gain, beste saio bat egin dute merkatarien ordezkariekin. Lehen bost bileretan parte hartzaile bakoitzak euskararekiko bere bizipenak eta sentipenak partekatu ditu eta, horrekin batera, barrutiko egoeraren lehen azterketa egin dute. Bost bilera horiek eginda bukatutzat eman dute bileren lehen fasea.
Erdaldunen parte hartzea
Udaletik jakinarazi dutenez, bileretako parte hartzaile gehienak elebidunak izan dira, baina euskara ez dakiten edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek ere parte hartu dutela zehaztu dute. Udala pozik agertu da horrekin, «plana arrakastatsua izateko ezinbestekoa baita Pasaian bizi diren guztien iritziak eta ikuspegiak ezagutzea».
Bost lan saioetan, elkarteetako ordezkariek, irakasleek, gurasoek, elkarteetako eta lan-munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta udal langileek hartu dute parte, baita beren kabuz bileretara bildu diren herritarrak ere.
Bigarren lan saioak datozen bi asteetarako deitu ditu Udalak. Lan saio hauetan, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko dituzte, «batez ere, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak» jasoz. Asteartean da lehenbiziko bilera, Donibanen; Trintxerpen da hurrengoa, ostegunean; apirilaren 12an izango da Antxoko bilera eta egun bat beranduago, apirilaren 13an, San Pedrokoa.
Merkatariekin eta gazteekin lan saio bereziak ari dira lantzen. Merkatariekin egin dute honez gero lehen bilera eta bigarrena apirilaren 13rako deitu dute.Gazteekin ez dira bildu oraingoz. Apirilaren 9an dute lehen lan saioa