Xanisteban Jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan dago
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Oiartzungo Udaleko Kultura Sailak. Urtero moduan, 2011ko herriko jaiak iragartzeko kartel proposamenak bilduko ditu Udalak, maiatzaren 6ko 13:00ak arte. Edonork parte har dezake Udalak antolatutako lehi...
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Oiartzungo Udaleko Kultura Sailak. Urtero moduan, 2011ko herriko jaiak iragartzeko kartel proposamenak bilduko ditu Udalak, maiatzaren 6ko 13:00ak arte. Edonork parte har dezake Udalak antolatutako lehian.
Hauek dira lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintza nagusiak: aurkeztutako kartelak 70×50 zentimetroko neurria izan behar du; teknika librea erabili daiteke, baina Xanistebanak 2011 esaldia derrigorrez agertu behar da; lehiaketara lan bat baino gehiago aurkez ditzake egile bakoitzak; lanak paperean entregatuko dituzte; lan guztiak udaletxean aurkeztu behar dira; eta, saritutako kartelak udal jabetzakoak izango dira.
Bost sari emango dituzte
Udaleko Kultura Batzordeak izendatutako epaimahaiak erabakiko du sariak nori eman eta batzorde horrek banatuko ditu. Guztira, bost sari emango dituzte.
Hasteko, irabazleak 700 euro jasoko ditu. Lehenengo oiartzuarrak, 200 euro irabaziko ditu. Saritu gabeko bi lan onenek, bestalde, 50 eurona jasoko dituzte.
Horrez gain, ikasleen lana saritzeko, Margosoro Udal Pintura Akademian urtebeteko doaneko matrikula banatuko dute.
Informazio gehiago nahi duenak, lehiaketaren oinarriak kontsulta ditzake. Oinarriak Oiartzungo Udalaren webgunean daude, Kultura Saileko ekitaldien agendan.