Oiassok ‘Tarraco Viva’-ra bidaia antolatu du
Oiasso museoak Tarraco Viva azoka ezagutzeko bidaia antolatu du. Erromatar munduari eskaintzen zaion historia-errekreakzioko azokarik handiena da, eta maiatzaren 13tik 15era ospatzen da Tarragonan (Herrialde Katalanak). Oiassotik aurreratu dutenez, &#...
Oiasso museoak Tarraco Viva azoka ezagutzeko bidaia antolatu du. Erromatar munduari eskaintzen zaion historia-errekreakzioko azokarik handiena da, eta maiatzaren 13tik 15era ospatzen da Tarragonan (Herrialde Katalanak). Oiassotik aurreratu dutenez, “aukera paregabea da erromatar garaiko eguneroko bizimoduko era guztietako jardueren bitartez iraganean murgiltzeko”. Tarraco Viva-ra joan nahi dutenek izen emate orria deskargatu behar dute Oiassoko webgunetik.