Pako Etxeberriaren hitzaldia bihar Amaian
Pako Etxeberria Aranzadiko Gerra Zibileko hobi komunen ikerketarako lantaldeko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, ostiralean, Amaia Kultur Zentroan, 19:30ean. Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatzen du ekitaldia. Etxeberria Medikuntza...
Pako Etxeberria Aranzadiko Gerra Zibileko hobi komunen ikerketarako lantaldeko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, ostiralean, Amaia Kultur Zentroan, 19:30ean. Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatzen du ekitaldia.
Etxeberria Medikuntzan Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). 2006an Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideak saria jaso zuen, eta urte bete beranduago, Aranzadirekin batera Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Saria jaso zuen 2007an. Txileko Gobernuaren Giza eskubideen Batzordeko adituen nazioarteko batzordeko kidea da diktadura-aldian desagertutakoei buruzko ikerketarako.
Aranzadiko presidente
Pako Etxeberria Aranzadiko kide da 1973z geroztik, eta 2000tik Gerra Zibileko hobi komunei buruzko ikerketarako lantaldea zuzentzen du. Etxeberriak hainbat kargu bete izan ditu Aranzadin 2009an presidente izendatu baino lehen.