Donostia eta Hondarribia mendi lasterketa bidez lotuko dute igandean
Fortunak bere mendeurrena ospatzeko antolatu duen Donostia-Hondarribia trail mendi lasterketa igandean egingo dute. Mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia Donostian hasiko dute eta Hondarribiko San Pedro kalean bukatuko dute. 29,5 kilometroko luzera duen lasterketak 1.300 metroko desnibela dauka, eta 500 korrikalarik parte hartuko dute. Probak harrakasta handia izan du korrikalarien artean eta izen ematea lehenengo bi egunetan bete egin zen. Kopuru hau ez dute aurtengo edizioan handituko. Lasterketaren zati handienak Talaia Bidea jarraitzen du eta lemak dioen bezala, itsasoaren gainetik korrika ere egingo dute. Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo dute eta txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran. Proba goizeko 9:00etan hasiko dute eta eguerdiko hamabiak inguru espero dituzte lehenengo korrikalariak helmugan. Ondorengo ibilbidea izango du: Donostiako Biteri plazan, Gros auzoan hasiko dira Uliara igotzeko, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko dira, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko Alde Zaharra zeharkatuz helmuga San Pedro kalean izango dute. Gizarte ekintza Fortunak lehenengo edizio honetan lortuko duen onuraren zati bat ABAY [...]
Fortunak bere mendeurrena ospatzeko antolatu duen Donostia-Hondarribia trail mendi lasterketa igandean egingo dute. Mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia Donostian hasiko dute eta Hondarribiko San Pedro kalean bukatuko dute. 29,5 kilometroko luzera duen lasterketak 1.300 metroko desnibela dauka, eta 500 korrikalarik parte hartuko dute. Probak harrakasta handia izan du korrikalarien artean eta izen ematea lehenengo bi egunetan bete egin zen. Kopuru hau ez dute aurtengo edizioan handituko.
Lasterketaren zati handienak Talaia Bidea jarraitzen du eta lemak dioen bezala, itsasoaren gainetik korrika ere egingo dute. Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo dute eta txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran.
Proba goizeko 9:00etan hasiko dute eta eguerdiko hamabiak inguru espero dituzte lehenengo korrikalariak helmugan. Ondorengo ibilbidea izango du: Donostiako Biteri plazan, Gros auzoan hasiko dira Uliara igotzeko, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko dira, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko Alde Zaharra zeharkatuz helmuga San Pedro kalean izango dute.
Gizarte ekintza
Fortunak lehenengo edizio honetan lortuko duen onuraren zati bat ABAY erakundeak udan Fichten (Etiopia) garatuko duten proiektura zuzenduko du. Igandean San Pedro kalean informazio postua egongo da, baita txozna bat ere, eta bertan saltzen dutena proiektu honetara zuzenduko dute.