EB: “Formak ere ez ditu zaintzen PSE-EEk”
Ezker Batuak (EB) PSE-EE egiten ari den propaganda salatu du. EBk azaldu duenez, azken egunetan bi liburuxka jaso dituzte herritarrek euren postontzietan “antza denez, multzo berekoak eta bereizi ezinak zirenak, bata bestearen gainean tolestuta&#...
Ezker Batuak (EB) PSE-EE egiten ari den propaganda salatu du. EBk azaldu duenez, azken egunetan bi liburuxka jaso dituzte herritarrek euren postontzietan “antza denez, multzo berekoak eta bereizi ezinak zirenak, bata bestearen gainean tolestuta”. Bat Garraio Sailarena dela jakinarazi du, Metro bat Errenteriarako eta bestea, berriz, Errenteriako PSE-EErena, Juan Carlos Merinok azken lau urteetan egindako kudeaketaren balantzearekin: “Tamaina bera, paper bera, ziurrenik inprenta bera, eta behintzat, helburu bera zeukaten: maiatzaren 22ra begira, PSE-EEren hautagaitza babestea”.
EBtik iritzi diote PSE-EEk ez dituela formak ere zaintzen: “Etxebizitza Sailak aurrekontu publikotik 234.000 euro utzi ditu euren aldeko kanpaina egiten, eta hautagai sozialistak promozionatzen, Juan Carlos Merino, kasu”. Alkateak berak ere aurrekontutik 10.000 euro erabili dituela jakinarazi du EBk helburu berarekin.