Hautesleen zerrenda ikus daiteke astelehenetik aurrera
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeak direla eta, hautesle errolda nork osatzen duen ikus daiteke hilaren 4tik 11ra. Hori ikusteko, udaletxeko Informazio Bulegotik pasatu beharko dute interesdunek, 08:00etatik 13:30era. Zerrenda horri alegazioak jartzeko ...
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeak direla eta, hautesle errolda nork osatzen duen ikus daiteke hilaren 4tik 11ra. Hori ikusteko, udaletxeko Informazio Bulegotik pasatu beharko dute interesdunek, 08:00etatik 13:30era. Zerrenda horri alegazioak jartzeko epea ere datorren astea izango da.
Informazio gehiago nahi duenak, 901 101 900 telefono zenbakira dei dezake edo http://censoelectoral.ine.es webgunea bisitatu.