Liburuaren Eguna ospatzen ari dira Elizalde ikastetxean
Elizalde ikastetxean, urtero, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen dute. Aurten egun horretan oporretan egongo direnez, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna gaur ospatzea erabaki dute, eta ipuin kontaketa antolatu dute. Cervantes eta Shakespeare idazleak 1616. urteko apirilaren 23an hil ziren eta honen ondorioz, Unesco-k erabaki zuen egun hori liburuaren egun unibertsala izendatzea. Eskolan urtero antolatzen duten jarduera honetan, ikasle guztiek parte hartzen dute, 2 urteko ikasleetatik hasita 6.mailara arte. Aurreko egunetan, eskolako pasabideetan kontatuko diren ipuinen irudien txartel handiak zintzilikatzen dituzte, ikasleek aukera desberdinak ikusi eta gustukoena aukeratzeko. Ipuinak entzutera joateko sarrerak banatzen dituzte, edozein emanaldik behar duen moduan. Ikasle zaharrenak txikienen ardura hartzen dute: geletara bila joan, aukeratutako ipuina kontatzen den gelaraino lagundu, irakurketak irauten duen bitartean haien ondoan egon, bukatzerakoan beraien geletara lagundu… Aurten, iaz bezala, gurasoei kontalari lanetan aritzeko gonbitea luzatu diete. Eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek irakurle izateko gogoa azaldu dute eta batzuk ipuinak irakurtzera animatu dira. Guztira hogeita hamahiru kontalari dira eta hizkuntza desberdinetan ariko dira: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Ipuin bakoitzak 12-18 entzule izango ditu. Geletara itzulitakoan, ikasle bakoitzak bere iritzia idazten du papertxo batean eta ondoren iritzi horiek ipuina irakurri den gelaren kanpoko aldean jarritako poster handi batean itsatsiko dituzte. Jarduera oso arrakastatsua izan [...]
Elizalde ikastetxean, urtero, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen dute. Aurten egun horretan oporretan egongo direnez, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna gaur ospatzea erabaki dute, eta ipuin kontaketa antolatu dute.
Cervantes eta Shakespeare idazleak 1616. urteko apirilaren 23an hil ziren eta honen ondorioz, Unesco-k erabaki zuen egun hori liburuaren egun unibertsala izendatzea.
Eskolan urtero antolatzen duten jarduera honetan, ikasle guztiek parte hartzen dute, 2 urteko ikasleetatik hasita 6.mailara arte.
Aurreko egunetan, eskolako pasabideetan kontatuko diren ipuinen irudien txartel handiak zintzilikatzen dituzte, ikasleek aukera desberdinak ikusi eta gustukoena aukeratzeko. Ipuinak entzutera joateko sarrerak banatzen dituzte, edozein emanaldik behar duen moduan.
Ikasle zaharrenak txikienen ardura hartzen dute: geletara bila joan, aukeratutako ipuina kontatzen den gelaraino lagundu, irakurketak irauten duen bitartean haien ondoan egon, bukatzerakoan beraien geletara lagundu…
Aurten, iaz bezala, gurasoei kontalari lanetan aritzeko gonbitea luzatu diete. Eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek irakurle izateko gogoa azaldu dute eta batzuk ipuinak irakurtzera animatu dira.
Guztira hogeita hamahiru kontalari dira eta hizkuntza desberdinetan ariko dira: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Ipuin bakoitzak 12-18 entzule izango ditu.
Geletara itzulitakoan, ikasle bakoitzak bere iritzia idazten du papertxo batean eta ondoren iritzi horiek ipuina irakurri den gelaren kanpoko aldean jarritako poster handi batean itsatsiko dituzte.
Jarduera oso arrakastatsua izan ohi da eta honelakoak gehiagotan egiteko prest azaldu dira guraso, ikasle eta irakasleak.