Artista Gazteen Topaketan 8. aldia ostegunean Varietesen
Hendaiako ikastetxeetako artista gazteek 8. Topaketa Eguna ospatuko dute ostegunean, hilaren 7an, Varietes gelan. Aurtengo goiburua Desberdintasunak: munduko aberastasunak izanen da. Herriko Etxeak, Familia-laguntza Kutxak eta Frantziako Gizarte-Kohesi...
Hendaiako ikastetxeetako artista gazteek 8. Topaketa Eguna ospatuko dute ostegunean, hilaren 7an, Varietes gelan. Aurtengo goiburua Desberdintasunak: munduko aberastasunak izanen da. Herriko Etxeak, Familia-laguntza Kutxak eta Frantziako Gizarte-Kohesioa Ministerioak hitzartutako Gazte Aisialdiaren Kontratuaren barnean antolatutako ekitaldia da.
2003tik Irandatz eta San Bixenteko ikasleek parte hartu izan dute, eta aurten Aizpurdi Eskualdeko Lizeo Profesionalekoak ere batu zaizkie. Topaketen helburua ikasle gazteek autonomia garatzea eta taldeko proiektu artistiko batean inplikatzea da.
Bi saio
Ekintza bi saioetan banatuko da. Aurrenekoa ateak itxita ospatuko da, 17:30ean. Aizpurdi Lizeoko ikasle eta irakasleei, komunikabideei, herriko hautetsiei eta laguntzaileei eskainiko zaie. Bigarren emanaldia 19:30etik aurrera hasiko da eta, hau bai, publiko guztiari irekita izanen da. Sarreragatik euro bat kobratuko da, Aurreratu elkarteak jasoko duen laguntza sinbolikoa.
Artista Gazteen Topaketak Familia-Laguntza Kutxak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Gizarte-Kohesio Zuzendaritzak diruz laguyndutako ekimena da.