Korrika Pasaian
Korrika pasatzen den gauean, hilaren 12an, asteartea, herri afaria egingo dute Pasai Antxoko Basari elkartean eta baita Pasai Donibaneko Itsas Mendi elkartean ere. Antxon gainera, afarirako girotzeko triki poteoa egingo dute, 20:00tan Zumarditik abiatu...
Korrika pasatzen den gauean, hilaren 12an, asteartea, herri afaria egingo dute Pasai Antxoko Basari elkartean eta baita Pasai Donibaneko Itsas Mendi elkartean ere. Antxon gainera, afarirako girotzeko triki poteoa egingo dute, 20:00tan Zumarditik abiatua.
Korrika txikiak ere asteartean egingo dira, Donibanen, Pasai Antxon eta Trintxerpe-San Pedron. Urteroko dinamika izango dute, Lizeoak, Lezoko Herri Eskolak, Karmengo Amak eta Anunciatak hartuko dute parte bakoitzari dagokion barrutian.
Lasterketa bukatuta, haurrentzako goxokiak eta txokolate jatea izango dira. Antxon, Korrika Txikia bukatuta, dantzaldia izango da, 18:00tan Zumardian.