Portuaren gaineko jardunaldien azken saioa egingo dute bihar
Portuaren gaineko jardunaldien hirugarren eta azken saioa egingo dute bihar goizean, 09:30etik aurrera. Aurreko bi bileretan honako gaiak jorratu dituzte, Udalak jakinarazi duenez: “Portuarekin lezoarrek izandako harremanak eta duen eragina; Port...
Portuaren gaineko jardunaldien hirugarren eta azken saioa egingo dute bihar goizean, 09:30etik aurrera.
Aurreko bi bileretan honako gaiak jorratu dituzte, Udalak jakinarazi duenez: “Portuarekin lezoarrek izandako harremanak eta duen eragina; Portuan egiten diren jarduerek errespetuzkoak izan behar dutela bai Lezorekin bai ingurumenarekin; Portuko espazioa herriari zabaltzeko nahia, lezoarrek Portua berreskuratzea, sarbidea izatea; kanpo kaiaren gezurra agerian jartzea eta lan horrek Jaizkibek eta Gaintxurizketa inguruan eragingo lizkigukeen aldaketa eta kalteak; lezoarrak gaiaz kontzientziatu eta sentsibilizatu beharra…”.
Gai horiek aurreko bi saioetan mahaigaineratu ondoren, biharko saioan ondorioekin zirriborroa egingo dute.