Kontsumo eskolak etxeko horniduren gaineko jardunaldia antolatu du
Irungo Kontsumo Eraginkorraren Eskolak Etxeko hornidurak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) gaineko jardunaldia antolatu du hilaren 13rako, asteazkenerako. Oiasso erromatar museoko hitzaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita.
Irungo Kontsumo Eraginkorraren Eskolak Etxeko hornidurak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) gaineko jardunaldia antolatu du hilaren 13rako, asteazkenerako. Oiasso erromatar museoko hitzaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita. Aurrena, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzako ordezkari batek hitzaldia emango du, eta ondoren solasaldia izango da galderak egin eta zalantzak argitzeko.
Kontsumo Eraginkorraren Eskola Udaleko Kontsumo ordezkaritzaren ekimena da, aurten hirugarren urtea bete duena. Antolatzen dituen jardunaldien helburua kontsumitzaileei beharrezko formazioa ematea da, jasotako ezagutza horiek baliatuz produktuak eta zerbitzuak modu egokian aukeratu eta erabil ditzaten. Kontsumo arduratsua lau ezaugarrietan oinarritzen da: osasuntsua, segurua, iraunkorra eta solidarioa. Interesdunek eskolari buruzko informazio gehiago aurkitu dezakete www.irun.org/omic webgunean.