San Juanek garaipen bikoitza lortu du Gipuzkoako batel txapelketan
San Juanek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du asteburuan. Gipuzkoako Batel txapelketa irabazi du, nesketan zein mutiletan. Asteburuan jokatu da txapelketa, San Pedron. Moreek, baina, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten mutilen estropadan. Azken txanpara arte parez pare ibili ziren San Pedro eta San Juan, gainontzeko kontrario guztiei alde handia irabazita. Azken unean, baina, arrosak azkarragoak izan ziren, eta txapelketa irabazi zuten, bi segundoko aldearekin. Hondarribia hirugarren izan zen, mutiletan. Nesketan, Hibaika hirugarren izan zen,San Juanetik zazpi segundora. Hondarribiko batela azkena iritsi zen. Haur-Kadateetan, Hibaikak irabazi zuen estropada. San Pedroko batelari lau segundo atera zizkion Hibaikak.
San Juanek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du asteburuan. Gipuzkoako Batel txapelketa irabazi du, nesketan zein mutiletan.
Asteburuan jokatu da txapelketa, San Pedron. Moreek, baina, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten mutilen estropadan. Azken txanpara arte parez pare ibili ziren San Pedro eta San Juan, gainontzeko kontrario guztiei alde handia irabazita. Azken unean, baina, arrosak azkarragoak izan ziren, eta txapelketa irabazi zuten, bi segundoko aldearekin. Hondarribia hirugarren izan zen, mutiletan.
Nesketan, Hibaika hirugarren izan zen,San Juanetik zazpi segundora. Hondarribiko batela azkena iritsi zen.
Haur-Kadateetan, Hibaikak irabazi zuen estropada. San Pedroko batelari lau segundo atera zizkion Hibaikak.