Ur bizietako hiru piraguista Bratislavan
Santiagotarrak taldeko ur bizietako hiru arraunlari Bratislavan (Eslovakia) daude atzotik, irailean Munduko Slalom Txapelketa jasoko duen Cunovoko kanal artifizialean hamar egunez trebatzeko.
Santiagotarrak taldeko ur bizietako hiru arraunlari Bratislavan (Eslovakia) daude atzotik, irailean Munduko Slalom Txapelketa jasoko duen Cunovoko kanal artifizialean hamar egunez trebatzeko. Heldu den urtean Londresen ospatuko diren olinpiar jokoetarako lekuak banatuko dira irailean. Horren aurretik bi aldiz elkartuko dira nazioarteko arraunlari hoberenak Bratislavan, haien artean Jone Otaño (K-1), Ander Elosegi (K-1) eta Joan Crespo (C-1) irundarrak.
Cunovoko kanala ur emari handikoa eta oso azkarra da, nazioarteko zirkuituko zailenetakoa. Hori horrela, ibilbidearen ezagutza handia lortzea ezinbestekoa da olinpiar jokoetan parte hartzeko aukera ematen duten lekuak lortze aldera.