Zorte txarra izan zuen Allerru-Algeposak pasa den larunbatean. Orkoiengo (Nafarroa) Kirol Sport jaso zuten Bekoerrotan.
Partida oso berdinduta hasi zen. Hala ere, lezoarrak izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak. Golaren ondoren baloiaren jabetza...
Zorte txarra izan zuen Allerru-Algeposak pasa den larunbatean. Orkoiengo (Nafarroa) Kirol Sport jaso zuten Bekoerrotan.
Partida oso berdinduta hasi zen. Hala ere, lezoarrak izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak. Golaren ondoren baloiaren jabetza izan zuen Allerru-Algeposak eta bigarrena sartzea lortu zuten. Hala ere, kanpokoek ez zuten bururik jaitsi eta atsedenaldia baino lehenago partida berdintzea lortu zuten.
Joko polita bigarren zatian
Oso lehiatua izan zen bigarren zatia. Joko entretenigarria erakutsi zuten bi taldeek. Hirugarren gola sartzea lortu zuen Allerru-Algeposak. Partida bukatzeko hiru minutu falta zirenean, nafarrek atezain-jokalaria atera zuten eta lezoarrak ziren aukerak sortzen jarraitu zutenak. Hala ere, minutu bat beranduago partida hiruna berdintzea lortu zuten. Bisitariek ontzat eman zuten berdinketa, baina partida bukatzeko 40 segundo falta zirela, lezoarrek baloia galdu zuten eta Kirol Sportek laugarren gola sartzea lortu zuten. Partida segundo falta zirela, atezain nafarrak jaurtiketa bat desbideratu zuen. Azkenean, 3-4ko emaitza markagailuan.
Allerru sailkapeneko 11. postuan dago, 22 punturekin. Datorren partida Durangon (Bizkaia) jokatuko dute, Sasikoa taldearen kontra.