‘Viejos perdedores’ izan da film labur lehiaketako garailea
Hiru egunez film laburrei egin diete tartea Niessen Zinemetan, eta azken egunean, igandean, horietan onenak zeintzuk ziren aukeratu zuten. Hala, Ruben Ordieresen Viejos perdedores lanak irabazi zuen XVI. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako lehen saria, Javier Muñozen Ausencia-ren aurretik. Madrilen egindako filmak eraman du aurtengo saririk onena. 15 minutuko komedia horrek erretiratu nahi ez duen boxeolari baten gorabeherak kontatzen ditu. Errenterian bakarrik ez, beste hainbat lehiaketetan ere eraman ditu sariak, film onenarena, esaterako, Badajozen eta Torrelavegan (Espainia). Bigarren saridunak, berriz, alzheimerra jorratzen du, eta zehazki, gaixotasun hori daukan Pedrok Maria alabarekin eta Lena bilobarekin duen harremana. Bartzelonan egindako filma da, eta 12 minutu irauten ditu. Oarsoaldeko film labur onenaren saria, berriz, Mikel Gorrotxategiren Puri deitzen diote filmarentzat izan da. Purik surfa egiteko duen zaletasuna da film horren ardatza, eta hori egiteko edozer gauza egiteko prest dela kontatzen du, nahiz eta bidean hainbat zailtasun topatu. 2 minutu eta 12 segundo irauten du, eta hainbat sari ere eskuratu ditu. Saridunak 1. saria. Ruben Ordieresen Viejos perdedores. 1.000 euro eta diploma. 2. saria. Ausencia, Javier Muñozena. 600 euro eta diploma. Produkzio onenaren saria. Ainhoa Menendezen Fábrica de muñecas. 600 euro eta diploma. Oarsoaldeko film labur onena. Puri deitzen diote, Mikel Gorrotxategirena. 300 euro [...]
Hiru egunez film laburrei egin diete tartea Niessen Zinemetan, eta azken egunean, igandean, horietan onenak zeintzuk ziren aukeratu zuten. Hala, Ruben Ordieresen Viejos perdedores lanak irabazi zuen XVI. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketako lehen saria, Javier Muñozen Ausencia-ren aurretik.
Madrilen egindako filmak eraman du aurtengo saririk onena. 15 minutuko komedia horrek erretiratu nahi ez duen boxeolari baten gorabeherak kontatzen ditu. Errenterian bakarrik ez, beste hainbat lehiaketetan ere eraman ditu sariak, film onenarena, esaterako, Badajozen eta Torrelavegan (Espainia).
Bigarren saridunak, berriz, alzheimerra jorratzen du, eta zehazki, gaixotasun hori daukan Pedrok Maria alabarekin eta Lena bilobarekin duen harremana. Bartzelonan egindako filma da, eta 12 minutu irauten ditu.
Oarsoaldeko film labur onenaren saria, berriz, Mikel Gorrotxategiren Puri deitzen diote filmarentzat izan da. Purik surfa egiteko duen zaletasuna da film horren ardatza, eta hori egiteko edozer gauza egiteko prest dela kontatzen du, nahiz eta bidean hainbat zailtasun topatu. 2 minutu eta 12 segundo irauten du, eta hainbat sari ere eskuratu ditu.
Saridunak
- 1. saria. Ruben Ordieresen Viejos perdedores. 1.000 euro eta diploma.
- 2. saria. Ausencia, Javier Muñozena. 600 euro eta diploma.
- Produkzio onenaren saria. Ainhoa Menendezen Fábrica de muñecas. 600 euro eta diploma.
- Oarsoaldeko film labur onena. Puri deitzen diote, Mikel Gorrotxategirena. 300 euro eta diploma.
- Ikusleen saria. Luis Fabraren Todo queda en familia. 300 euro eta diploma.