IV. Liga Sozialeko bigarren jardunaldia egin zuten igandean
Joan den igandean, hilaren 10ean, IV. Saltoetako Liga Sozialeko bigarren lehiaketa ospatu zen Jaizubia Hipika elkartean.
Joan den igandean, hilaren 10ean, IV. Saltoetako Liga Sozialeko bigarren lehiaketa ospatu zen Jaizubia Hipika elkartean. Goizez altuera handienetan lehiatu ziren, 0,80koekin hasita. Penalizaziorik gabeko bost ibilbide egon ziren, eta beste hainbat kanporatutakoak. Maria Garcia izan zen denetan txukunena, Kero zaldia bikain gidatuz.
Metroko altueran Telmo Carrillok egin zuen ibilbide azkarrenak, baina akats baten ondorioz hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Aroa Kanpandegi finago ibili zen, eta Espina behorrarekin lehen postua bereganatu zuen. 1,10 metroan ibilbide garbi asko ikusi ziren, horietako bat txapeldun izango zenarena, Borja Bedoyarena, Brisa D’Valen gainean eginikoa.
Arratsaldean gaztetxoen txanda izan zen. Metro erdiko mailan Leire Otaegi nagusitu zen, elkartera iritsi berri den Lucho zaldiarekin lortu zuen gainera. 0,30 metroetan Ohian Mateosek egin zuen denborarik hoberena, Santa Clausekin.
Antolatzaileek nabarmendu dute bi maila hauetan akatsik gabeko ibilbide asko egin zirela, eta, hortaz, azkarrenentzat izan zirela sailkapeneko postu gorenenak. “Klubeko zaldizko eta amazonek egunero maila hobea erakusten ari dira, eta zaldien eta ponien erantzuna ere geroz eta hobea da”, nabarmendu dute Jaizubiako arduradunek. Honakoa izan zen sailkapena mailaz maila:
0,30 metroko mailan:
- Oihan Mateos (Santa Claus): 0 puntuko penalizazioa. Denbora: 1’01,50”.
- Ander Elizalde (Titus): 0 puntu. Denbora: 1’10,25”.
- Aduna Lopetegi (Polita): 0 puntu. Denbora: 1’12,13”.
0,50 metroko mailan:
- Leire Otaegi (Lucho): 0 puntuko penalizazioa. Denbora: 54,75”.
- Sergio Perez (Peke): 0 puntu. Denbora: 56,68”.
- Ane Gamarra (Santta Klaus): 0 puntu. Denbora: 58,03”.
0,80 metroko mailan:
- Maria Garcia (Kero): 0 puntuko penalizazioa. Denbora: 55,70”.
- Tamara Ordoñez (Kid): 0 puntu. Denbora: 57,90”.
- Nahia Anaut (Titus): 0 puntu. Denbora: 1’03,12”.
1,00 metroko mailan:
- Aroa Kanpandegi (Espina): 0 puntuko penalizazioa. Denbora: 1’05,22”.
- Berta Miranda (Crazy One Z): 0 puntu. Denbora: 1’12,22”.
- Telmo Carrillo (Nord Sud): 4 puntu. Denbora: 58,72”.
1,10 metroan:
- Borja Bedoya (Brisa D´Val): 0 puntuko penalizazioa. Denbora: 56,56”.
- Laura Gamarra (Grillotte): 0 puntu. Denbora: 58,47”.
- Berta Miranda (Nord Sud): 4 puntu. Denbora: 1’04,22”.