“Desobedientzia faltagatik” kondenatu egin dute Miguel Buen
Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak Miguel Buen (orain dela gutxi arte Pasaiako Portu Agintzaritzako presidentea) kondenatu du udaltzainei egindako “desobedientzia falta” dela eta. Joan den asteazkenean Epaitegiak kondena zein izango zen er...
Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak Miguel Buen (orain dela gutxi arte Pasaiako Portu Agintzaritzako presidentea) kondenatu du udaltzainei egindako “desobedientzia falta” dela eta. Joan den asteazkenean Epaitegiak kondena zein izango zen erabaki zuen: 20 egunez 40 euro ordaindu beharko ditu egunean.
Gertakaria 2009ko irailaren 17an izan zen. Pasaiako bi udaltzain portura hurbildu ziren “udal lizentziarik ez zuten obren inguruko argibideak emateko”. Sarreran zegoen pertsonak, ordea, ez zien utzi pasatzen, Miguel Buenek hala agindu zielako. Buenek berak epaiketan onartu zuen agindu hori eman zuela