Gaur hasi da HAPOari zuzenketak egiteko lau hilabeteko epea
Martxoaren 22ko udalbatzak behin behinekoz onarturiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) ezagutzeko aukera dute irundarrek gaurtik aurrera.
Martxoaren 22ko udalbatzak behin behinekoz onarturiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) ezagutzeko aukera dute irundarrek gaurtik aurrera. Lau hilabetez erakutsiko dute Prudencia Arbide kaleko 4. zenbakian –udaletxearen ondoan–, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Erakusketaren helburua da hasierako proposamenaren berrikuispenaren irizpide eta helburuak kontuan izanik Udalak kontrataturiko talde teknikoak prestatu duen dokumentua ezagutzera ematea da, Irungo hiritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Dokumentua, hasierako proposamenaren berrikuspenetik ateratako irizpide eta helburuetan oinarrituta dago. Izan ere, udal gobernuak eginiko proposamenari zuzenketa ugari egin zitzaion irizpideen eta helburuen txostena zehaztu aurretik irekitako alegazioetarako epean.
Lehen fase horretan hiritarren partehartzea hain handia eta emankorra izanik, martxoko udalbatzaren aurretik izandako bileretan prozesu osoan gizartearen partehartzea bermatzeko galdegin zion ezker abertzaleak Miguel Angel Paez Hirigintza ordezkariari. Horrela, HAPOa behin behinekoz onartzeko bilkuran, zuzenketak egin ahal izateko epea bitik lau hilabetera zabaltzea onetsi zuen Paezek.
Kopiak egin daitezke
HAPOaren kopia egin nahi duten hiritarrek honako hiru saltokietako batean aukera izango dute (dokumentua bertan dute):
- Copias Colon (Colon pasealekua, 27).
- Kopiart (Colon pasealekua, 2).
- Fotokop (Foruen kalea, 4).
Informazio gehiagorako ikus HAPOaren webgunea.