Hamabi lan, Lupa Dokumental Mostran
Aste Santua eta dokumentala bilduz etorri da aurtengo Lupa Dokumental Mostra. Etzi hasi eta igandera arte hamabi lan emango dituzte bi tokitan banatuta: Errenteria-Oreretan, Mikelazulo Kultur Elkartean eta Donostiako Urgull mendiko guardetxean. Hain zu...
Aste Santua eta dokumentala bilduz etorri da aurtengo Lupa Dokumental Mostra. Etzi hasi eta igandera arte hamabi lan emango dituzte bi tokitan banatuta: Errenteria-Oreretan, Mikelazulo Kultur Elkartean eta Donostiako Urgull mendiko guardetxean. Hain zuzen, Mikelazulok berak antolatu du emanaldia, Banda Batekin eta Zazpi t’erdirekin batera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, emanaldia irekia izango da, eta aurretik aukera izango da sortzaile eta ekoizleekin hitz egiteko. Hain zuzen, ekimen horren bidez, “publikoari zuzendutako dokumentalen proiekzioak eta dokumental munduko profesionalak elkartzea” bilatu nahi dute.
Egitaraua
Etzi, apirilak 21
19:00etan, Donostian, Urgull mendiko guardetxean.
- Formol
- El comienzo fue un Warisata
Etzidamu, apirilak 22
18:00etan, Mikelazulo Kultur Elkartean.
- Piratas
- 0,39
- Laminas tior
20:00etan, Mikelazulo Kultur Elkartean.
- Paquita y todo lo demás
Apirilak 23, larunbata
18:00etan, Mikelazulo Kultur Elkartean.
- Cinc batalles
- Fondo para caballero
20:00etan, Mikelazulo Kultur Elkartean.
- El tren de las moscas
- Estralurtar lurraldea
Apirilak 24, igandea
19:00etan, Donostian, Urgull mendiko Guardetxean.
- Consejos
- True love