Fermin Muguruzaren ‘Next Music Station’ ingelesez emititzen hasi dira, baita internetez ere
Atzo hasi zen Al Jazeera World telebista katea Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzendutako Next Music Station dokumental sorta emititzen. Qatarreko telebistaren arabierazko edizioak martxoaren 10etik ematen ditu bideoak, eta atzotik ingelesezkoak, bai telebistaz, baita internetez ere. Atzo Tunisiari buruzko kapitulua estreinatu zuten (ikus promoziorako bideoa), eta aste honetan zehar zenbait aldiz errepikatuko dute, horietako lehena gaur bertan, 14:00etan. Hau da lehen kapituloko emanaldien ordutegia (Euskal Herriko ordutegian jarrita). Gaur, asteazkena, 14:00etan Bihar. Osteguna, 03:00etan Hilaren 29an, ostiralean, 08:00etan Hilaren 30ean, 22:00etan Maiatzaren 1ean, 14:00etan Maiatzaren 2an, 03:00etan. Beste kapituloetako lehen emanaldia (orain arte jakinarazitakoak): Maiatzaren 3an: Egipto 1. Maiatzaren 10an: Yemen. Maiatzaren 17an: Bahrein / Kuwait. Maiatzaren 24an: Siria. Maiatzaren 31n: Maroko 1. Emanaldi guztien ordutegirako bisitatu Next Music Station proiektuaren bloga. Irakurri BOGA astekarirako Ainhara Zuazabeitiak Fermin Muguruzari eginiko elkarrizketa.
Atzo hasi zen Al Jazeera World telebista katea Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzendutako Next Music Station dokumental sorta emititzen. Qatarreko telebistaren arabierazko edizioak martxoaren 10etik ematen ditu bideoak, eta atzotik ingelesezkoak, bai telebistaz, baita internetez ere. Atzo Tunisiari buruzko kapitulua estreinatu zuten (ikus promoziorako bideoa), eta aste honetan zehar zenbait aldiz errepikatuko dute, horietako lehena gaur bertan, 14:00etan.
Hau da lehen kapituloko emanaldien ordutegia (Euskal Herriko ordutegian jarrita).
- Gaur, asteazkena, 14:00etan
- Bihar. Osteguna, 03:00etan
- Hilaren 29an, ostiralean, 08:00etan
- Hilaren 30ean, 22:00etan
- Maiatzaren 1ean, 14:00etan
- Maiatzaren 2an, 03:00etan.
Beste kapituloetako lehen emanaldia (orain arte jakinarazitakoak):
- Maiatzaren 3an: Egipto 1.
- Maiatzaren 10an: Yemen.
- Maiatzaren 17an: Bahrein / Kuwait.
- Maiatzaren 24an: Siria.
- Maiatzaren 31n: Maroko 1.
Emanaldi guztien ordutegirako bisitatu Next Music Station proiektuaren bloga.
Irakurri BOGA astekarirako Ainhara Zuazabeitiak Fermin Muguruzari eginiko elkarrizketa.