‘Ilargi ezkutatzailea’ obraren emanaldi bikoitza larunbatean Mendi Zolanen
Baionako Hecho en casa konpainiak egonaldia burutuko du Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, Ametsen batzarra (La bazar des reves) goiburuko sorkuntza berria prestatzeko helburuz. Gainera, Ilargi ezkutatzailea (Cache lune) antzezlanaren lenen zatia Hendaiako publikoaren aurrean antzeztuko dute bihar, larunbatarekin. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan, biak Mendi Zolaneko eskenatokian.
Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak antolatzen duen Begirada Artistikoen bosgarren ekitaldiaren karietara, Baionako Hecho en casa konpainiak egonaldia burutuko du Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, Ametsen batzarra (La bazar des reves) goiburuko sorkuntza berria prestatzeko helburuz.Gainera, Ilargi ezkutatzailea (Cache lune) antzezlanaren lenen zatia Hendaiako publikoaren aurrean antzeztuko dute bihar, larunbatarekin. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan, biak Mendi Zolaneko eskenatokian.
Ilargi ezkutatzailea Eric Puybareten idazlanean oinarritutako lana da. Bost urtetik gorakoentzako antzezkizuna da; sartzea dohanekoa izanen da baina, lekuak mugatuak izanik, nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea (0559-483049 edo culture@mairie-hendaye.com).