Joko garbia, Elorrion
Pasa den hilaren 16an, Elorrion (Bizkaia), bertako Udalak antolatuta, Xiberua-Elorrixo elkarlanean Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten, eta bertan kirol ekitaldiak izan ziren. Horietako bat, joko garbiko erakustaldia izan zen. Oiartzungo Txost Pilota Taldeko Mitxelena eta Ezkurdia aritu ziren aurrelari gisa eta Aruartena eta Zabala atzelari gisa. Partida polita eta orekatua izan zen, eta bertara hurbildu ziren zaleen gustukoa.