Teatro Pezkaoren ’20.000 treguas de viaje submarino’ larunbatean Kabigorrin
20.000 treguas de viaje submarino (Hogei mila treguako bidaia ur azpitik) antzezlanaren emanaldia antolatu du Kabigorri Ateneoak larunbatean, 19:00etan. Serioak diren egoerekin barre egiteko gonbita da, antzerki ezerosoaren korrontetik edaten duen Teatro Pezkao konpainia aragoarrak (Zaragoza, Espainia) eskaintzen duena. Teatro Pezkao konpainiaren bigarren lan honetan hainbat gertaera gurutzatzen dira, batzuetan modu absurdoan landuak, beste batzuetan dramatikoan: ETAren agiri bat, obsesionatutako psikologo batzuk, militar taldea eta bere tenientea… hots, eguneroko bizitzakoak izan daitezkeen egoerak, alde batera edo bestera erabakitzera ala tregua bat eskatzera eramango gaituzteenak.
20.000 treguas de viaje submarino (Hogei mila treguako bidaia ur azpitik) antzezlanaren emanaldia antolatu du Kabigorri Ateneoak larunbatean, 19:00etan. Serioak diren egoerekin barre egiteko gonbita da, antzerki ezerosoaren korrontetik edaten duen Teatro Pezkao konpainia aragoarrak (Zaragoza, Espainia) eskaintzen duena.
Teatro Pezkao konpainiaren bigarren lan honetan hainbat gertaera gurutzatzen dira, batzuetan modu absurdoan landuak, beste batzuetan dramatikoan: ETAren agiri bat, obsesionatutako psikologo batzuk, militar taldea eta bere tenientea… hots, eguneroko bizitzakoak izan daitezkeen egoerak, alde batera edo bestera erabakitzera ala tregua bat eskatzera eramango gaituzteenak.