Venezuelako musika entzuteko aukera izango da Auzokalten bihar
Herri Musikaren Txokoak (HMT) emanaldi berezia antolatu du biharko 19:00etarako: Venezuelako musikarekin gira-biraka. Venezuelak Bilbon duen kontsuletxearekin antolatu dute emanaldia eta Luis Pino “cuatristak” (cuatro instrumentu joleak) et...
Herri Musikaren Txokoak (HMT) emanaldi berezia antolatu du biharko 19:00etarako: Venezuelako musikarekin gira-biraka.
Venezuelak Bilbon duen kontsuletxearekin antolatu dute emanaldia eta Luis Pino “cuatristak” (cuatro instrumentu joleak) eta Alejandro Calzadilla antropologoak hartuko dute parte.
Emanaldia Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean izango da, eta segidan afaria izango da.
Emanaldia dohainekoa da. Afarian geratu nahi duenak, berriz, Herri Musikaren Txokoarekin harremanetan jarri behar du: Ergoiengo Tornola kaleko, 6. zenbakian, 943 49 35 78 telefono zenbakian edota herrimusika[abildua]herrimusika.org helbidean. Afarirako txartelek hemezortzi euro balio dute.