Mugitu Eguna ospatu dute gaur goizean Oarsoaldeko ikastetxeetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontra egiteko. “Erantzun ona” izan du egunak, antolatzaileen arabera. Orereta Ikastolan, Haurtzaron, Oiartzon, Koldo Mitxelena Institutuan, Don Boscon, Lezoko Institutuan eta Pasaia-Lezo Lizeoan mobilizatu dira ikasleak. Eskuorriak banatu dituzte ikastexe horietan guztietan, baita kartelak jarri ere.
Haurtzaro Ikastolan elkarretaratzea egiteaz gain, pegatinak banatu dituzte eta megafoniatik AHTren kontrako abestiak jarri dituzte (Koldo Mitxelenan ere). Oiartzon ere elkarretaratzea egin dute atsedenaldian eta Lizeoan protesta zaratatsua egin dute.