Udako ikastaroetarako izena emateko epea ireki du Zeramika Tailerrak
Irungo Zeramikako Udal Tailerrak udarako ikastaroetarako izen emate epea ireki du gaur. Bi ikastaro emango dituzte, uztailaren 4tik 28ra bat, eta abuzturen 1etik 31ra bigarrena. Biak hirian erroldatutako 5 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta daude, eta astelehenetik ostegunera egingo dira, 10:00etatik 12:00etara.

Hilaren 20a arte eman daiteke izena telefonoz (010 edo 943-50 51 52 zenbakietan) edo udal webgunearen bitartez. Ikastaro bakoitzeko 40 toki daude, eta horiek gainditzen ez badira, aurretik izena emandakoak zozketarik gabe onartuak izango dira. Bestela, ekainaren 6an burutuko dute zozketa, Urdanibiako Ospitale Zaharrean, 13:00etan. Matrikulazioa ekainaren 13tik 16ra egin beharko da Zeramikako Udal Tailerrean bertan (Pikoketa kalea, 9); ordaindu beharreko tasa 90 euro eta 94 zentimokoa izango da.