Manuel Lekuonaren liburutegia Udal jabetzakoa da orain
Juan Mari Lekuona zenaren liburutegia Udal jabetzakoa da, Udalak Kultura Sailaren bidez Lekuonaren sendiarekin egin duen hitzarmenari esker. Pasa den ostiralean sinatu zuten Aitor Etxeberria alkateak eta Oihana Lekuonak —Lekuonak izendatutako ordezkariak— bere liburutegiaren dohaintza-agiria. Hil aurretik, idatzita utzi zituen Lekuonak bere azken borondateak. Horien artean zegoen Primi arrebaren etxean gordeta zuen liburutegi pertsonala Manuel Lekuona Bibliotekari ematea. Zeregin hori aurrera eramateko, Oihana iloba izendatu zuen ordezkari. Bibliotekari egindako dohaintza ia 500 liburuko bilduma da, gehientsuenak euskal gaiei buruzkoak. Udalaren asmoa, Manuel Lekuona Bibliotekako fondoa aberasteaz gain, liburutegia oiartzuar eta euskaltzale guztien eskura jartzea da. Aurretik bere osaba On Manuel Lekuonaren liburuekin egin bezala, liburu horiek guztiak katalogatu ondoren jarriko dituzte eskuragai. Juan Mari Lekuona Berasategi Oiartzunen jaio zen 1927ko azaroaren 11n eta Donostian hil zen 2005eko abenduaren 5ean. Idazlea, euskaltzaina, irakaslea eta apaiza izan zen. Teologia ikasketak egin zituen eta ondoren, apaiztu egin zen.
Juan Mari Lekuona zenaren liburutegia Udal jabetzakoa da, Udalak Kultura Sailaren bidez Lekuonaren sendiarekin egin duen hitzarmenari esker. Pasa den ostiralean sinatu zuten Aitor Etxeberria alkateak eta Oihana Lekuonak —Lekuonak izendatutako ordezkariak— bere liburutegiaren dohaintza-agiria.
Hil aurretik, idatzita utzi zituen Lekuonak bere azken borondateak. Horien artean zegoen Primi arrebaren etxean gordeta zuen liburutegi pertsonala Manuel Lekuona Bibliotekari ematea. Zeregin hori aurrera eramateko, Oihana iloba izendatu zuen ordezkari. Bibliotekari egindako dohaintza ia 500 liburuko bilduma da, gehientsuenak euskal gaiei buruzkoak.
Udalaren asmoa, Manuel Lekuona Bibliotekako fondoa aberasteaz gain, liburutegia oiartzuar eta euskaltzale guztien eskura jartzea da. Aurretik bere osaba On Manuel Lekuonaren liburuekin egin bezala, liburu horiek guztiak katalogatu ondoren jarriko dituzte eskuragai.
Juan Mari Lekuona Berasategi Oiartzunen jaio zen 1927ko azaroaren 11n eta Donostian hil zen 2005eko abenduaren 5ean. Idazlea, euskaltzaina, irakaslea eta apaiza izan zen. Teologia ikasketak egin zituen eta ondoren, apaiztu egin zen.