Udarako pintura eta marrazketa ikastaroak
Marrazketa eta Pintura udal Akademiak udarako hiru ikastaro antolatu ditu, bi hamar urtetik gorakoentzako (marrazketa eta pintura), eta beste bat haurrei zuzendutakoa (6 urtetik aurrera). 10 urtetik gorakoentzako ikastaroak uztailaren 4tik 27ra burutuko dira, astelehen eta asteazkenetan: marrazketa tailerra 10:30etik 12:30era, eta pintura ikastaroa 18:30etik 20:30era. Haurren ikasgela goizez izango da, 10:30etik 12:30era, astearte eta ostegunetan.

Ikastaro bakoitzak 16 orduko iraupena izango du eta 72,17 euroko kostoa. Talde bakoitzeko 8 eta 15 ikasle onartuko dira. Izen emateko epea irekita dago, eta hilaren 20a arte jarraituko du horrela, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, Akademian bertan (Fabiola erreginaren kalea, 28. Anaka). Telefonoa hau da: 943-62 68 39.