Musikirun maketa lehiaketa aurkeztu dute
Cristina Laborda Gazteriako ordezkariak Musikirun maketa-lehiaketa aurkeztu zuen ostiralean. Udaleko Gazteria arloaren ekimena da, eta Phantom Studios disketxearen laguntza izan du. Labordak azaldu du ekimen honen bidez “talde gazteek egiten duten lana ikusarazi eta musika-sorkuntza sustatu nahi dela, eta, bide batez, musika-talde gazteen arteko harremanak erraztu, laguntza-sare berri bat ezartzeko. Irunen musika-aukera oparoa daukagu, eta bultzada txiki bat behar behar du, musikaren mundu zailean urrats bat gehiago emateko”. Nahi duten talde edo solista guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere taldeko kideen batez besteko adina 30 urte baino gehiagokoa ez denean. Talde edo bakarlari bakoitzak bi kanta aurkeztu beharko ditu, gutxienez, eta bost, gehienez, eta jatorrizkoak izan beharko dute, bai letrari baita musikari dagokionez. Parte-hartzaileek 2011ko ekainaren 20ra bitarte bidali ahal izango dute maketa. Hirui aukera dituzte horretarako: Postaz, CD formatu digitalean Gazteriako Arlora Posta elektronikoaren bidez: infojuvenil@irun.org helbidera USBn, zuzenean Gazte Informaziorako Bulegoan (GIB). Oraindik maketarik grabatzeko aukerarik izan ez dutenek ere har dezakete parte (antolatzaileekin harremanetan jarri, nola egin jakiteko). Lehendabizi, hautaketa-fasea egingo dute, hots, “jasotzen dituzten maketak ebaluatuko dituzte antolatzaileek, eta horietatik 20 maketa hautatuko dituzte gehienez. Gero, emanaldien unea izango da, eta hautatuak izan diren taldeek eta solistek Irunen joko dute udako hilabeteetan”. Gero, emanaldi bat [...]
Cristina Laborda Gazteriako ordezkariak Musikirun maketa-lehiaketa aurkeztu zuen ostiralean. Udaleko Gazteria arloaren ekimena da, eta Phantom Studios disketxearen laguntza izan du. Labordak azaldu du ekimen honen bidez “talde gazteek egiten duten lana ikusarazi eta musika-sorkuntza sustatu nahi dela, eta, bide batez, musika-talde gazteen arteko harremanak erraztu, laguntza-sare berri bat ezartzeko. Irunen musika-aukera oparoa daukagu, eta bultzada txiki bat behar behar du, musikaren mundu zailean urrats bat gehiago emateko”.
Nahi duten talde edo solista guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere taldeko kideen batez besteko adina 30 urte baino gehiagokoa ez denean. Talde edo bakarlari bakoitzak bi kanta aurkeztu beharko ditu, gutxienez, eta bost, gehienez, eta jatorrizkoak izan beharko dute, bai letrari baita musikari dagokionez.
Parte-hartzaileek 2011ko ekainaren 20ra bitarte bidali ahal izango dute maketa. Hirui aukera dituzte horretarako:
- Postaz, CD formatu digitalean Gazteriako Arlora
- Posta elektronikoaren bidez: infojuvenil@irun.org helbidera
- USBn, zuzenean Gazte Informaziorako Bulegoan (GIB).
Oraindik maketarik grabatzeko aukerarik izan ez dutenek ere har dezakete parte (antolatzaileekin harremanetan jarri, nola egin jakiteko).
Lehendabizi, hautaketa-fasea egingo dute, hots, “jasotzen dituzten maketak ebaluatuko dituzte antolatzaileek, eta horietatik 20 maketa hautatuko dituzte gehienez. Gero, emanaldien unea izango da, eta hautatuak izan diren taldeek eta solistek Irunen joko dute udako hilabeteetan”.
Gero, emanaldi bat antolatuko da irabazleekin. Horretarako eguna eta tokia aurrez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, eta komunikabideen bitartez.
Sariak
- 1. saria: Mini Lp bat grabatzea (5 kanta, kalitate handiz)
- 2. saria: Maketa grabatzea (5 kanta)
- 3. saria: Single bat grabatzea (3 kanta)
- Gazte saria: 400 euro, musikako materiala erosteko. Boto gehien jaso dituenari emango zaio. Bozketa GIBren webgunearen bitartez egingo da: www.irun.org/igazte.