Hendaia antzerkiarena da, bihartik igandera
Akrobazia ikuskizun batek hasiera emango dio gaur Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren 27. ekitaldiari. Gaztelu Zaharreko pilotalekuan izanen da, 19:00etan, denei irekia. Zirkoa, magia eta umorea, horiek izango ditu ardatz Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak Chiméres antzerki taldearen laguntza logistiko zein artistikoarekin antolatzen duen lau eguneko ekimenak.
Akrobazia ikuskizun batek hasiera emango dio bihar Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren 27. ekitaldiari. Gaztelu Zaharreko pilotalekuan izanen da, 19:00etan, denei irekia. Zirkoa, magia eta umorea, horiek izango ditu ardatz Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak Chiméres antzerki taldearen laguntza logistiko zein artistikoarekin antolatzen duen lau eguneko ekimenak.
Gaztelu Zaharren gertatuko dira ekitaldi gehienak, han kokatuko baita antzerkiaren herrixka, karpa, kanpoko ikuskizunentzako eremua eta otorduentzako standez osatua. Antolatzaileek aurreratu dutenez “2011ko edizioaren momentu nagusiak partekatzeko publikoa familian hurbiltzen ahalko da”. Hala, hiri erdiaz gain, izanen dira ekitaldiak beste auzoetan: Intzuran, Orion eta Hondartzan.
Ekitaldi gehienak doan dira, eta ordaintzekoak direnentzako ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dituzte takilak. Mendi Zolanen Patrick Robinek antzeztuko duen Ferme des Cocombres eta Le Petite Theatre du Pain taldeak Gaztelu Zaharreko karpan egingo duen Traces ikuskizunen prezio orokorra 12 eurokoa da (8koa murrizketa txartela dutenentzat), eta 4 eurokoa 4-12 urteko haurrentzat.
Mendi Zolanen egingo diren tailerrentzako erreserba egitea komeni da, 160 lagunentzako leku mugatua duelako. Erreserba ezinbestekoa izango da, bestela, Gaztelu Zaharreko karpan antzeztuko den Cubitus du Manchot eta Varietesen taularatuko duten Beacoup de bruit pour rien lanak ikusteko. Hiru ekintzen prezioa 4 eurokoa da 10 urtetik aurrerakoentzat (postaz egin behar da erreserba).
Antzerkiaren maiatzeko egitaraua
Osteguna
- 19:00etan eta 22:00etan Gaztelu Zaharren, Delreves konpainiaren Repite conmigo.
- 20:30ean Mendi Zolanen Patrick Robinen La Ferme des Concombres.
Ostirala
- 11:00etan Nid Marinen eta 14:30ean Hôpital Marinen (gaixoentzat soilik), Gregor Wollny klowna.
- 17:00etan Orio auzoan magia Dr Trollekin, eta Intzura auzoan Gregor Wollny klowna.
- 18:30ean Mendi Zolanen Theatre des Chimèresen Le lions dans la bibliotèque irakurketa-ikuskizuna.
- 20:30ean Gaztelu Zaharreko karpan Le Petite Théâtre de Pain taldearen Traces.
Larunbata
- 11:00etan Erretreta etxean Gregor Wollny klowna (erretretadunentzat).
- 14:30ean Mendi Zolanen tailerrak haur eta helduentzat.
- 16:00etan eta 18:30ean Merkatu Zaharrean Thé a la rue taldearen La succulente histoire de Thomas Farcy.
- 16:00etan eta 18:30ean Gaztelu Zaharren Kukai dantza konpainiaren Karrikan.
- 17:30ean eta 19:30ean Gaztelu Zaharren magia Dr Trollekin eta Gregor Wollny klowna.
- 20:00etan eta 22:30ean musika giroa Lissanga taldearekin.
- 21:00etan Varietes aretoan 26000 Couverts konpainiaren Beaucoup de bruit pour rien.
Igandea, hilak 22.
- 11:00etan Mendi Zolanen tailerrak haur eta gaztetxoentzat.
- 11:45ean Gaztelu Zaharren euskal dantzak Mutxiko elkartearekin.
- 14:30ean Gaztelu Zaharreko karpan zirkoa Le Cubitus du Manchot taldearekin.
- 15:45ean Errepublika plazan Les Goulus taldearen Molière dans tous ses états.
- 17:00etan Varietes aretoan 26000 Couverts konpainiaren Beaucoup de bruit pour rien.
- 19:00etan Gaztelu Zaharren La Famille Goldiniren Travelling Palace.
- 20:00etan Gaztelu Zaharren jaialdiaren amaiera musikaz girotuta, Lissanga taldearekin.
Antzerki lan bakoitzaren xehetasunak ezagutzeko jeitsi PDFa.