Kultura ezberdinak erakutsiko dituzte
Gizarte Zerbitzuko Prebentzio sailak Denok aniztasunarekin tailerrak antolatu ditu biharko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gipuzkoa plazan. Aniztasunaren inguruko ekintza ezberdinak egingo dituzte: haurrek aurpegia margotu ahalko dute, mandalak eging...
Gizarte Zerbitzuko Prebentzio sailak Denok aniztasunarekin tailerrak antolatu ditu biharko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gipuzkoa plazan. Aniztasunaren inguruko ekintza ezberdinak egingo dituzte: haurrek aurpegia margotu ahalko dute, mandalak egingo dituzte, munduko dantzak erakutsiko dituzte, eta kultura ezberdinetako musika instrumentuak eta jokoak erabili ahalko dira.
Ekintzekin kulturartekotasunera hurbildu nahi dituzte herritarrak. Ekitaldia sei gazte boluntariok antolatu dute, eta 20:00etatik aurrera Mongolia eta Marokoko haur kantak abestuko dituzte.